logotype

Harremanetarako datuak

Intxurea Landetxea
Saldias - Navarra
948 615 113 - 618 373 854
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

image1 image2 image3

Intxurea Landetxea

casa rural intxureaOngi etorriak Nafarroako mendietan galdurik dagoen xoko honetara. Intxurea, Saldias herriko etxe zaharberritu bat da, herri xarmant honek, 150 bizilagun bertzerik ez ditu, eta bertaratzen diren guztiei, lasaitasuna eta paisai ederretaz disfrutatzeko aukera ematen die.

Saldias, txikia izan arren, okindegi, jangarrien denda txikia eta posada ditu, azken honetan, zonaldeko sukaldaritzak eskaintzen dituen zapore gozoenak dastatzeko aukera izanen dugu. Kirolzaleentzat, pilotaleku estalia ere badago. Kokapenari dagokionez, 15 km-tara errepide nagusiak ditugu eta bai Leitza nola Doneztebe herri koxkorrak, 20 bat minututara daude herritik.

Etxea, erabat zaharberrituta dago, independentea da eta herrigunean kokatuta dago. 

Argazki galeria bisitatu, etxea hobeki ezagutzeko.

EZAUGARRIAK

  • Edukiera: 6 lagun.
  • Barrualdea: 
    • 3 logela bikoitz (2 ohe handikoak eta hirugarrena bi ohetakoa)
    • Sukaldea beharrezko tresneria guztiarekin
    • Egongela - jangela, lurreko-sua, telebista, DVD eta musika ekipoarekin
    • Bainugela
    • Komuna
    • Sabaia edo ganbara
  • Kanpoaldea: 
    • Lorategia altzariekin
    • Igerilekua (udan)
    • Umeendako kulunkariak 
    • Barbakoa 
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera eta ingelera